ALBISTEAK
02/12/2021Antzerkia Intxaurrondo


Intxaurrondoko erdialdeko bost lagun ERRADIKALAK GINEN obra ikustera joan ginen.


Emanaldian bi artistak hartu zuten parte: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (umorista).


Antzezpenean, emakumearen irudiari buruz oraindik dauden aurreiritzi eta estereotipoak kontatu eta kantatu zizkiguten: emakume gaztea, zahartzea, gorputzaren aldaketak, sexualitatea, merkatu patriarkala, etnia, beldurra, indarkeria. Beti ikuspegi feminista batekin eta egoera hori umorearen bidez ikusarazteko helburuarekin.


Emanaldia oso dibertigarria eta atsegina izan zen, bertsoak eta bakarrizketak tartekatuz.


Barre asko egin genuen, mezua ezin hobeto ulertu genuen eta obraz gozatu genuen, antzeztu ziren parodia askotan identifikatuta sentitu ginen.


Lehen aldia zen kultur etxean antolatutako jarduera batera joaten ginena eta hain hunkituta atera ginen, non ahal dugun guztietan beste emanaldi batzuez gozatuko dugun.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695