Azkeneko 50 urte hauetan egindako lan handiagatik, proiektu ezberdinekin pertsonen inklusioa lantzeagatik, eta ilusioz lanean jarraitzeagatik; aurten, Verdini Dantza Taldearen zuzendaritza batzordeak, Verdini Saria Aspace Gipuzkoari ematea erabaki du.
Victoria Eugenia Antzokian Yasmina Titah, Arantxa Rodriguez, Endika Markotegi, Rosa Iglesias eta Elisa Carmona egon dira saria jasotzen.