FEVAS Plena inclusión Euskadik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei eta beraien senideei zerbitzuak ematen dizkieten familia elkarteak biltzen dituen erekundeak, Aspace Gipuzkoako Lehendakari den Elisa Carmonari elkarrizketa egin dio.
Elisak 50. urteurrena ospatzen duen elkartearen historia du memorian. Emakume borrokalaria eta positiboa da, eta elkarrizketa honetan erakundearen bilakaera markatu duten gertaerak partekatu ditu. Bere ustez, adierazgarrienetako bat “paralisia duten pertsonentzat lan egitetik haiekin lan egitera igarotzea†izan zen. Hitz soil batek dena aldatu zuela dio, betiereko haur izateari utzi eta heldu gisa ikustea ekarri zuelako.
Elkarrizketa, honako loturan irakur dezakezu: