ALBISTEAK
09/03/2022Erakusketa Ibiltaria Gipuzkoako Batzar Nagusietan


Albistearen irudia

Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren ordezkaritzarako eta herritarrek parte hartzeko organo gorena dira Batzar Nagusiak: Gipuzkoako legebiltzarra dira. Hemen Gipuzkoako herritarrak daude ordezkatuta, Aspace Gipuzkoa zer den erakutsi nahi zaien berberak.

 

Eraikineko atari nagusian ipiniko dira astebetez lurraldeko hainbat herritan ipiniko den erakusketa ibiltaria osatzen duten 24 panelak. Gipuzkoako gizarteari eskerrak emateko asmoz eta Aspace Gipuzkoa azken 50 urteotan egiten ari den jarduera azaltzeko asmoz.

 

Erakusketaren kolaboratzaile nagusia Orona Fundazioa izan da. “50 urte inklusioa bermatzen” izenburupean, 24 panelez osaturiko erakusketak, modu didaktiko eta pedagogikoan garun-paralisia duten pertsonen errealitatea, beren ingurune pertsonal eta familiarra eta elkartea erakusten eta balioesten dituzten balioak azaltzen ditu.

 

Ibilbidean zehar Aspace Gipuzkoa zer den, bere 4 interes-taldeek (erabiltzaileak, familiak, profesionalak eta boluntarioak) duten garrantzia, elkarteak lurraldean duen eragina, eskaintzen dituen zerbitzuak eta historia ezagutuko ditugu.

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzF26K

Albisteak: https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/noticias_detalle.jsp?id=629&idioma=eu

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695