ALBISTEAK
15/03/2022Erakusketa Ibiltaria Irunen


Albistearen irudia

Aspace Gipuzkoaren 50. urteurrenari buruzko erakusketa ibiltariak bere ibilbidea jarraitzen du. Erakusketa honen laguntzaile nagusia den Orona Fundazioaren egoitza eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak, herritarren ordezkaritzaren egoitza, bisitatu ondoren, elkarteak presentzia duen udalerrietara hasi du ibilbidea erakusketak.


Irun izan da 24 erakusketa-panelak jaso dituen lehen udalerria. Modu didaktiko eta pedagogikoan, garun-paralisia duten pertsonen, haien ingurune pertsonal eta familiarraren eta elkartearen beraren errealitatea ikusarazten eta balioesten saiatzen da.

 

Irungo erakusketaren irekieran José Antonio Santano alkatea izan da. Alkateak 50 urte betetzeagatik zoriondu du erakundea, eta eskerrak eman dizkio "Aspacek gure hirian dituen zentroetako erabiltzaileen eta haien familien eskaerei kasu eginez egindako lanagatik". Komunitatearen aldeko proiektu beharrezkoa eta funtsezkoa da, garun-paralisia duten pertsonen gizarteratzearen aldeko borrokaren adibide."

 

Irunek bi zentro ditu. Alde batetik, Urdanibiako helduen eguneko zentroa, eta bestetik, Arrupeneako zentro integrala, helduen eguneko zentro bat, hiru etxebizitza, bizitza independenteko apartamentu bat eta hezkuntza-zerbitzuko gela bat dituena.


Erakusketa Palmera Montero Gunean bisitatu daiteke apirilaren 13ra arte 08: 30etatik 21: 30etara.

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzFT16

 

Berria: https://www.diariovasco.com/bidasoa/irun/aspace-sueno-cincuenta-20220316213312-ntvo.html





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695