Ia bi urteko etenaldiaren ondoren, Boluntariotza Zerbitzuaren helburu nagusia jarduerak eta boluntarioak berrabiaraztea da, Aspace Gipuzkoak dituen zentro guztietan dauden premiei erantzuteko, boluntariotza indibidualizatuagoa bultzatuz, pertsonan eta aisialdi espezifikoagoaren gozamenean zentratuagoa, gizartean dugun presentziari eutsiz eta bizitza komunitarioan parte hartuz.
Boluntariotza Zerbitzutik herritarrak pertsonek dituzten premiez sentsibilizatzea eta Aspace Gipuzkoak dituen Boluntariotza programen berri ematea bilatuko dugu. Horretarako, antolatzen ari garen hitzaldi eta jardunaldietan aurkezten dugun eskuorri berria prestatu dugu.
Era berean, prestakuntza-ibilbide bat sortuko dugu aisialdiko eta denbora libreko laguntzak kalitatezkoak izan daitezen eta pertsonen ongizate fisikoa eta emozionala areagotu dezaten.
Espazio inklusibo bat sortu nahi dugu, non erakundeko pertsonek eta boluntarioek aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egitera joan ahal izango duten, beren esperientzia, trebetasunak eta gaitasunak emateko, aisialdi eta denbora libre inklusiboa eta kalitatezkoa sustatuko duten sinergiak sortuz.