Gaur inauguratu dugu erakusketa ibiltaria Intxaurrondoko Kultur Etxean, eta apirilaren 24ra arte egongo dira ikusgai, modu didaktiko eta pedagogikoan, garun-paralisia duten pertsonen, haien ingurune pertsonal eta familiarraren eta elkartearen beraren errealitatea ikusarazten eta balioesten dituzten 24 panelak.
Erakusketaren finantzatzailean dein Orona Fundazioaren egoitza, Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Irun bisitatu ondoren, orain Donostiaren txanda da.
Donostian, Aspace Gipuzkoak honako baliabide hauek eskaintzen ditu hainbat zentroren bidez: Intxaurrondoko helduen eguneko zentroa, Txarako etxebizitza, Santa Teresa Ikastetxean gela egonkorra eta Goienetxe zentroa, elkartearen helbide soziala izateaz gain, eguneko zentroa, etxebizitza, hezkuntza-zerbitzua, hidroterapia,… eskeintzen ditu
Erakusketaren hurrengo geltokiak Bergara, maiatzaren 2tik 17ra eta Arrasate, maiatzaren 18tik 31ra izango dira.
Â
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzKtJG