ALBISTEAK
09/05/2022Intxaurrondok ikastetxeetara bisitak berreskuratu ditu


Albistearen irudia

La Salle San Luis ikastetxera bi urtez joan gabe egon ondoren, Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailako hitzaldiei ekin diegu berriro Intxaurrondoko zentroko erabiltzaileek. Lehendabiziko bisita batean Jasmina, Ixa eta Luismi, bi profesionalekin eta praktiketako ikasle batekin batera joan gara. Eta bigarrengo batean Patxi, Irantzu eta Miriam-en txanda izan da.


Ikasleentzako, zein guretzako, esperientzia oso positiboa izan da. Haurrek galdera asko egin dizkigute, eta azaldu diegu nolakoa den gure egunerokotasuna zentroan eta zentrotik kanpo. Hitzaldia, gure azalpena islatzen duten bideo eta argazkiekin lagundu dugu.


Bisita eskertu digute, Aspace eta gure errealitateari buruzko gauza berri asko ikasi dituztela esan digute.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695