ALBISTEAK
02/05/2022Erakusketa Ibiltaria Bergaran


Albistearen irudia

 

Agorrosin Kirol Gunearen Eraikineko Hall nagusian egongo dira ikusgai maiatzaren 2tik 17ra erakusketa osatzen duten 24 panelak.

 

Ekitaldira instuzio, elkarte eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak bertaratu dira.

 

Bergaran presentzia handia duen elkartea da ASPACE, Gorka Artola Alkateak esan duenez. “Herrian erabat txertatuta, eta elkartegintzan presente dagoena. Ez hori bakarrik, herri mailako ekintzetan modu aktiboan parte hartzen du, esaterako, Udalak sustatutako 'Bergara 2030 egin herrixa' plan estrategikoaren partaidetza prozesuan, Korrikan, azokako dinamizaziorako ekintza puntualetan...”

 

“Udalak guztiontzako herri bat nahi du, inklusiboa, eta ASPACEk Bergaran egiten duen lana inklusiorako bidean funtsezkoa da”, Artolaren esanetan.

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzN4io

Bideoa: https://youtu.be/Uo11ASYj88E





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695