José Antonio Santano, Irungo alkateak, jakinarazi du San Pedro eta San Martzialen 2022ko jaietako agur ofiziala Aspace Gipuzkoak egingo duela.
José Antonio Santanok azaldu duenez, «bi urteren ondoren, 2022an gure jaiak berreskuratuko ditugu, eta horiekin batera, gure agur ofiziala. pentsatu dugu Aspace Gipuzkoak eta elkarte horretako kideek merezi dutela irundarroi hitz batzuk zuzentzea, jaien hasieran. Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen ari dira, eta une bikaina da bide hori ezagutzeko eta errealitate hori ezagutzera emateko».
Irungo alkateak esan duenez, sinetsita dago «Aspace osatzen duten pertsonek urteurren hori ospatzen lagunduko digutela, bai eta hain luzaz esperotako jai pozgarri eta inklusibo horiei hasiera ematen».
Alkateak erabakiaren berri eman die gainerako bozeramaileei, eta Esther Larrañaga Aspace Gipuzkoako zuzendariarekin ere hitz egin du. Jaietako agur ofiziala ekainaren 23an izango da eta 2022ko San Pedro eta San Martzial jaiei hasiera ofiziala emango die.