ALBISTEAK
30/05/2022Suziria botatzeko prest!


Albistearen irudia

 

Agustin Toledok, Aritz Biku├▒a, eta Eneko Ziarsolok botako dute suziria aurten udaletxeko balkoitik. Aspace elkarteak 50. urteurrena du eta makina bat ekintza egiten ari da Gipuzkoa osoan zehar. Bergarako Pentekoste jaietan ere protagonista izango dira, eta poz ikaragarria da Aspaceko kide guztiendako. "Ikus gaitzaten nahi dugu. Garrantzitsua da; izan ere, jende askorendako Aspace beste mundu bat da, eta ozen esan nahi dugu ez garela gaixoak. Garuneko paralisia dugu; ez da gaixotasun bat, lesio bat baizik, eta Aspace aspalditik dago Bergaran ", azaldu du Aritz Biku├▒ak. Une oso berezia izango dela argi dute Bikun, Toledok eta Ziarsolok. "Asko gara Aspace Gipuzkoan. Guztira, eta helduendako bakarrik bederatzi zentro daude lurraldean. Horrekin batera, etxebizitzak, umeendako zentroak eta abar luzeak daude... Denen izenean botako dugu suziria. Festa beste alde horretatik bizitzea oso berezia izango da. Urduri egongo gara, txiribitak urdailean! ".

Suziria bota osterako plana egiten ari dira Aspaceko kideak. "Ziurrenik, ogitarteko bat jateko plana egingo dugu, afaltzeko", aurreratu dute. Gustuko dute herriko egitasmoetan parte hartzea. Toledok eta Biku├▒ak ┬źOsasun Sarean┬╗, Bergara Oinez egitasmoan eta irisgarritasun eta berdintasun batzordeetan parte hartzen dute. "Bergara 2030 plan estrategikoan ere hartuko dugu parte", zehaztu du Toledok.

Bi urte jairik gabe egon eta gero, Aspaceko lagunen iritziz berez izango dira bereziak aurtengo Pentekoste jaiak. "Nahiko genuke denok asko gozatzea, eta horrekin batera dena lasai eta bira onean joatea; pertsonekiko errespetuz eta inolako erasorik gabe. Izan daitezela denok gozatzeko moduko jaiak! ".

Jaien hasiera une oso berezia izango da festazale guztiendako, eta Bergarako Aspaceko kideendako zer esanik ez! Biku-k eta Agus-ek botako dute suziria, baina Aspace osoaren izenean. "Askotan izan naiz txupinazoan. Asko gustatzen zait bertan egoten den giroa ", adierazi du Aritz Bikunek. "Suziria pizteko proposamena egin didate eta ilusio handia egiten dit", esan zuen Agustin Toledok.

Hainbeste jenderen aurrean urduri jarriko dute, baina ondo prestatuta joango dira, eta lagunez inguratuta. "Plaza, egun horretan, sardina-lata izaten da. Denok joango gara. Batzuk balkoian egongo gara eta beste batzuk plazan. Kamiseta bereziak prestatzen ari gara; mahoi kolorekoak eta Aspaceren 50. urteurreneko logo handi handiarekin, ondo ikusten dadin. Gero, besoak zabalik egingo dugu harrera Bitorianatxori ".





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695