ALBISTEAK
02/06/2022Erakusketa Eskoriatzako campusean.


Albistearen irudia

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultatea kokatua dagoen Dorleta eraikinean egin da erakusketaren aurkezpena. Bertan ipiniko dira ekainaren 1etik 15era erakusketa osatzen duten 24 panelak. Ekitaldira instituzio, elkarte eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak bertaratu dira.

 

Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak azaldu bezala, “Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultaterako oso garrantzitsu eta aberasgarria da ASPACErekin dugun lankidetza. Batetik, harreman honek aukera ematen die irakasleei eta ikasleei inguruko errealitate soziala hobeto ezagutzeko. Bestetik, elkarlanak bide ematen digu gure balioak praktikan jartzeko, konpromisoa eta inklusioa sustatzeko, justizia sozialaren alde lan egiteko eta gizartean eragiten jarraitzeko”.

 

Joserra Ezenarro Eskoriatzako alkateak, balioan jarri nahi izan du Aspace Gipuzkoak urte guztia hauetan egin duen lana. Elkartea osatzen duten erabiltzaile eta familiei 50 urte luzez inklusioa bermatzeko eman dituzten pausoak goraipatu ditu. Eskoriatzan erakusketa ikusteko aukera azpimarratu du eta herritarrak bisitatzera gonbidatu ditu, elkartearen errealitatea ezagutu dezaten.

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzSuwY

Bideoa: https://youtu.be/Y1Ohc6uFLxw





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695