Larunbat hontan, ekinak 18, Ipururan Eibar Hiriko III. Futbol Egokitu Txapelketa antolatu du Eibar Kirol Elkarteak. Bertan, Aspace Gipuzkoak aipamen berezia jasoko du Eibar K.E.-ko lehendakaria eta Eibarko alkatearen eskutik.
Honez gain, udalerri armagina beste bi gertaera handiren lekuko izango da: “50 urte inklusioa bermatzen” erakusketaren inaugurazioa eta herriko jaien hasierako pregoia eta suaren piztuera.
Erakusketa ibiltaria Untzaga Plazako Jubilatuen Egoitzan bisitatu ahal izango da ekainaren 21etik aurrera.
Ekainaren 23an, 12:45tan Estaziño kaletik dultzaineroekin batera joango gara kalejiran udaletxeraino, bertan jaietako pregoian parte hartzeko. Eta 23:30tan San Juan Suaren piztueran parte hartuko dugu.
Ebairren antolatutako ekimen guzti hautan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzVsFJ
Bideoa: https://youtu.be/qEh45VZH6C4