ALBISTEAK
23/06/2022Protagonistak Irungo Jaien hasieran


Albistearen irudia

Gaur Irunen, memorian gordetzeko eguna bizitu du Aspace Gipuzkoak.


Goizean, sari berezi bat eman diogu Mendibil Merkataritza Zentroko patata tortilla lehiaketako irabazleari. Gure 50. urteurreneko produktuez betetako Made in Aspace saskia.


Eguerdian, Zabaltza plazako kioskoan, alkatearekin batera Radio Irunen egin diguten elkarrizketan parte hartu dugu Oscar, Javier eta Arantxak.


Eta ilunabarrean, iritsi da eguneko unerik esperoena. Emozioz gainezka Irungo Udaletxeko Bilkura Aretoan Irungo gizartearen ordezkaritza handi batek, esker ona eta maitasuna adeirazi digute. Eta 21:30etan, iritsi da unereik bereziena, udaletxeko balkoira atera gara egun hauetan mimo handiz prestatu dugun pregoia irakurtzera, San Pedro eta San Martzial jaiei hasiera emanez.

 

Irundarrok! Esan gurekin! GORA IRUN!!! GORA SAN MARTZIAL!!!

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzVsDW

Bideoa: https://youtu.be/ROf03ODep1g

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695