ALBISTEAK
08/08/2022Oporrak Logroñon


Albistearen irudia

Luzaroan zain egon ondoren, azkenean iritsi dira gure merezitako oporrak.

Atzean utzi ditugu goizalde eta errutina egunak gure eguneko zentroetan, eta, azkenean, lagunekin opor atseginak igarotzeko elkartu gara.

Azkeneko bi aste hauetan, bi talde ezberdin pasa gara Errioxako hiriburitik, eta Logroñoko atseden-egunek aukera asko  ematen dizkigute, urtean zehar egin ezin digugun plan desberdinak egiteko, eguraldi onarekin eta giro hobearekin batera.

Logroñoko "Las Norias" igerilekuetan piknik eguna izan dugu, azken egun hauetako beroaz freskatzeko. Igerilekuko instalazioak bikainak dira, giroa oso ona da eta jendea oso atsegina.

Aurreko egunetan Logroño zeharkatu dugu bertako ostalaritzaz eta ordu guztietan Laurel kalean eta inguruetan izandako tapeo-giro zoragarriaz gozatuz, eta aurrekoa pixka bat jaisteko, Ebro ibaiaren ertzean paseoak ere eman ditugu eta Najera ezagutzera ere joan gara.

Eta nola ez, Errioxan egonda, bodegak bixitatzeara ere joan gara, ardoa nola egiten den ezagutzera, eta dastatzera.

Azkenik, Logroñoko egoitzan beti bezala oso gustura sentitu gara, maitasun handiz tratatu gaituzte eta gure egonaldia arrakastatsua eta oso atsegina izan da. Mila esker Confederación ASPACE eta IMSERSO-ri ematen diguzuen aukeragatik.

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjA2cZr





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695