ALBISTEAK
16/08/2022Oporrak Iruñan


Albistearen irudia

Urte luze baten ondoren, merezitako oporrak hartu ditugu. Aurten berrikuntza gisa Iruñera etorri gara, eta bertan aste bete pasa dugu jardueraz beteta, deskonektatzeko eta guztiaz gozatzeko gogo biziz.

Iruñeko egonaldian bertako kaleak, alde zaharra, gazteluko plaza polita, entzierroaren monumentua, gotorlekua eta Takoneran barna ibili gara.

Moreara joan gara lagun ikusezinarentzako opariak erostera, eta zineman film bat ikusten eta boloetara jolasten amaitu dugu.

Igerilekuetan ere freskatu gara, eta terrazak aprobetxatu ditugu hirian zehar egin ditugun ibilaldietatik atseden hartzeko.

Egun hauetan Iruñeko Unibertsitateko Camplus Egoitzan hartu dugu ostatu. Hitz onak baino ez ditugu egoitzako talde osoarentzat. Mimo eta goxotasun handiz tratatu gaituzte eta etxean bezala sentitzea lortu dute. Eskerrik asko!!!!

Mila esker Confederación ASPACE eta IMSERSO-ri opor zoragarri hauek prestatzen laguntzeagatik.

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjA3fPS





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695