Londres Hotela izan da Onda Cero Gipuzkoako sarien hamargarren edizioaren eszenatokia. Bost sari beste hainbeste esparrutan, 2022an nabarmendu diren elkarte, erakunde eta pertsonen lana eta ahalegina aitortzen dutenak.
Aspace Gipuzkoak, garun-paralisia duten pertsonen kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkarteak, mikrofonoa jaso du Gizarte Lanaren Saria kategorian. Enpresa-ekimenaren saria "Boinas Elosegui" enpresa tolosarrarentzat izan da. Tolosako Abesbatzen Lehiaketak Kulturaren Saria jaso du; Kirolean, berriz, Txuriko emakumezko senior taldeko jokalariek eta, azkenik, Aranzadi Zientzia Elkarteak Sari Berezia jaso du.
Â
Zorionak guztioi!