Aurten Donostia Gabonetako Hiriburu Europearra dela, Ramon Labaien Plazatxoan (Maria Cristina Hotelaren alboan) egiten den Gabonetako Azokan parte hartzera gonbidatuak izan gara. Bertan, eskuz egiten diren produktuak saltzen dira. Azokako etxola bat, etxola solidarioa da, eta astero elkarte ezberdin batek erabiliko du Sustapen Sailak utzitako espazioan. Etxolaren ondoan, karpa bat dago, eta bertan egunero hainbat proiektu erakutsi eta aurkezten dira.
Aspace Gipuzkoa Etxola Solidarioan egongo da urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Saskiak, Aspace Eguneko kamisetak, 50. urteurrenerako egindako artikuluak, motxila, liburuxka… salduko dira.
Urtarrilaren 3an, asteartea, arratsaldeko 16:30etan etxolaren ondoan dagoen karpan, gure elkarte proiektua azaltzeko aukera izango dugu eta 50. urteurrenaren bideoa eta kanpainaren spota bistaratuko dira.
Etxola bisitatzera animatzen zaituztegu, baita zuen familia eta lagunen artean zabaltzera ere, produktuak saltzeaz gain, Elkartea ikustarazi dezagun.
Urte Berri On!
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAmB65
Bideoa: https://youtu.be/Trf8AHc4D6o