Donostia Europako Eguberrietako Hiriburua kanpainaren barruan, Intxaurrondoko zentroko 11 lagunek parte hartu dugu Urumea ibaian zehar txalupan egindako ibilaldi solidario batean.
Irteeran benetan ondo pasatu genuen, eta Donostia ibaitik lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen. Oso desberdina ikusten da ohituta gauden ikuspegiarekin alderatuta. Zubiek harritu egiten zaituzte, urrutitik ederrak badira, txalupan hurbiltzen zarenean uste baino gehiago txunditzen zaituzte.
Asko gozatu genuen, gehienontzat, hau zen txalupan gindoazen lehen aldia eta oso esperientzia atsegina izan da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Urumea ibaian elkartasun txango honetara gonbidatu gintuztenei.
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAosoe