ALBISTEAK
13/01/2023Sabino Arana Fundazioa Saria


Albistearen irudia

Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zaratek, eta erakundeko idazkariak, Ignacio Etxeberriak, jakitera eman dituzte 2022ko Sabino Arana saridunen izenak. Sari horien bidez, gizartearen zerbitzuko aritzeko gaitasun eta bokazioagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde edo gizataldeen lana aitortu nahi da.

Sabino Arana Fundazioak aitortu eta saritu egin nahi du Aspace Gipuzkoa elkarteko profesionalek, boluntarioek, familiek eta erabiltzaileek eurek mende erditik gorako aldian egin duten eta egiten ari diren lan eta ahalegin partekatua, garuneko paralisiak jotakoen bizi-kalitatea hobetzen eta komunitatean eskubide osoko herritar gisa gizartera daitezen borrokatzen, «garuneko paralisia duten Gipuzkoako pertsonek gainerako herritarren eskubide berberak dituztela aldarrikatuta eta gizatalde horren «bizitza betea» sustatuta».

Ildo horretan, SAFen presidenteak ondokoa azpimarratu du: «haien kemena eta eginahala balekoak izan dira garun-paralisiak jotako gipuzkoarren hainbat belaunalditako kidek gizartean parte hartzeko eta ikusarazteko beharrezko tresnak eta laguntza aurki ditzaten».

Sariak banatzeko ekitaldia, XXXIV. edizioa, hain zuzen ere, urtarrilaren 29an egingo da, igandearekin, Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etatik aurrera.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695