Sabino Arana Fundazioak saritutakoek itxaropen-mezu bat adierazten dute beren ibilbideekin, eta ezagutzaren bidea eta aplikazioak gogogabetasunaren aurkako pizgarririk onena dira. Mezu hori eman du Mireia Zarate erakundeko lehendakariak 2022ko sarien banaketan, Bilboko Arriaga Antzokian.
Era berean, elkartasuna adierazi zien Aspace Gipuzkoan duela 50 urtetik lanean ari diren pertsonei, garun-paralisia dutenek eta haien familiek «ahalik eta bizitzarik onena izan dezaten».
Eneko Ziarsolo eta Aitor Garciarena lagun zituela, Aspace Gipuzkoako presidente Elisa Carmonak, azpimarratu zuen familiek, profesionalek eta boluntarioek ezinbestekoa dutela garun-paralisia duten pertsonek herritar gisa dituzten eskubide guztiak gauzatu ahal izatea.
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAqd92
Bideoa: https://youtu.be/W9dDSQ3eZmI