Urtero bezela, iñauteriak ospatu ditugu Aspaceko zentro guztietan.
Intxaurrondon, San Ferminak aurreratu dituzte, Tito Eseberri naparra, behar bezela agurtzeko. Milesker dekaziozko urte hauengatik eta San Ferminek zure erretiroan gida zaitzala!
Intxaurrondoko saskigintza moduloan ordea, eskontza bat ospatu dugu eta guztiok dotore jantzi gara, bazkari berezia izan dugu eta nola ez, eguna dantzan amaitu dugu.
Eibarren, benetako Rockeroak bihurtu dira eta kalera irten dira kontzertu paregabea emateko askoz.
Ibaiondoko zentroa mendebalde urruneko herri bihurtu da, western bat filmatzeko eszenatoki ezinobea.
Beasainen espaziontzi batera igo dira, eta hor dabiltza espazioa deskubritzen... ea zer kontatzen diguten astelehenean.
Arrupenean, Wallyren bila jarraitzen dute oraindik, eta Urdanibian, berriz, egun osoa daramate Txarangarekin kalejiran.
Goienetxen, Edurne Zuri ikusi dugu zazpi ipotxen bila zihoala, lan egiten duten meategira, espektuak ehizatu nahian zebiltzan mamu-eiztariak, eta Adams familia osoa Cocori benetako hildako bat zer den azaldu nahian eta Santa Teresan aldiz, Space Park jarri dute martxan.
Astebuko laguntza zerbitzuan, Picapiedrak izan dira nagusi.
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAstE2