Goienetxeko eta Santa Teresako Hezkuntza Zerbitzuko 22 ikaslek eta 4 erabiltzaile helduk esperientzia musikala izan dute Zubiri-Manteoko eta Luberriko ikasleekin batera. Antonio Domingo perkusio irakasleak antolatutako “Willie-ren lurrun-ontzia” kontzertu didaktikoan parte hartu dute, Musikeneko egoitzan.