Donostiako Deutsche Schule Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleek urtero antolatzen duten Weihnachtsmarkt (Gabonetako Azoka) jasotakoaren txekea eman digute.
Aurten, gure produktuekin merkatuan parte hartzera gonbidatu gintuzten, eta saskigintza eta sentsibilizazio tailer bat ere egin genituen. Hori guztia gutxi balitz, aurtengo merkatuko diru-bilketa Aspace Gipuzkoari ematea erabaki dute.
Vielen Dank! Milesker!