ALBISTEAK
31/03/2023Jardunbide Egokien Gida


Albistearen irudia

Komunitate inklusiboago bat eraikitzeko, gure ekarpena egiteko asmoz, sarea ehuntzen darraigu gure herrietako hezkutza-komunitatearekin.

Lehen hezkuntzako ikasleekin izandako esperientzia ezberdinen ondoren, oraingo honetan, Urretxu-Zumarragako Lizeoko 2. Batxilergoko ikasleekin hausnarketa dinamika bat burutzeko aukera izan dugu. Gure kolektiboak pairatzen dituen diskriminazio egoerez hausnartu ondoren, hausnarketa hau gainontzeko gizarteari zabaltzeko asmoz, elkarlanean, sare sozialetan partekatuko dugun jardunbide egokien gida bat burutu dugularik.

Gure herrietako eragile ezberdinek ematen dizkiguten elkarlan-aukera hauen balioa azpimarratzea garrantzitsua iruditzen zaigu, izan ere, Urretxu-Zumarragako Lizeoarekin egindako elkarlan hau bezalakoak, kolaborazio-sare hauek ehuntzen jarraitzeko ezinbesteko loturak dira.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695