ALBISTEAK
20/04/2023GaituzSport Saria


Albistearen irudia

ASPACE GIPUZKOAk Ibilbideari GaituzSport Sari Berezia jaso du, 50 urteko ibilbidean garun-paralisia duten pertsonen artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eragile garrantzitsua izan delako, Dordoka Kirol Elkartea sortuz; kirolari handiak atera dira bertatik, Richard Oribe eta Sara Carracelas, besteak beste.

 

Donostiako Kursaalean izan da 7. â€œGau Inklusiboaâ€, eta horretan GaituzSport Sariak eman dira. Ekitaldia GaituzSport Fundazioak antolatuko du, erakunde hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Laboral Kutxa.

 

Topaketak gizarte-inklusioa sustatzea du helburu, GaituzSport Sarien bitartez. Izan ere, pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartzen dute Sariek.

 

Inklusioaren Gauean, kirola inklusioa ahalbidetzeko tresna eraginkor gisa duen balioa nabarmenduko da, desgaitasunarekin loturiko oztopoak eta estereotipoak desagerrarazten eta komunitatea sortzen laguntzen baitu.

 

Gainerako sarituak, Verdini Dantza Taldea, Behobia-Donostia, Ager Solabarrieta, Txingudi Eskubaloi Taldea, Gipuzkoako Pelota Federazioa eta Telmo Irureta izan dira

 

Ekitaldiaren bideoa gure youtubeko kanalean ikus dezakezu: https://youtu.be/vvL9aQHsFyg

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAAH6X

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695