Oraingo honetan, Miguel Ćngel GĆ³mez-en Urretxuko lehenengo Giza liburutegiko parte-hartzea kontatzera gatoz. Partaidetza hau, aspalditik parte garen āBizikidetza eta aniztasunaren mahaiaā forotik irtendako ekintza bat da.
Giza liburutegia, aurreiritziak hautsi eta enpatia sustatzeko ekimen bat da. Bertan pertsonak āliburuā bilakatzen dira eta euren istorioa kontatzen diete āirakurleeiā, irakurleak kasu honetan entzule izango direlarik.
Kasu honetan, Miguel Ćngel, āliburuā bilakatu da eta āUna vida sobre ruedasā izenburupean, bere bizi esperientzia kontatuz, gerturatu diren āirakurleakā hunkitzeaz gain, irakurle hauek aniztasun funtzionalaren inguruan zuten ikuspegia aldatzea lortu du.
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAAZmq
Bideoa: https://youtu.be/0l54FvNbNO8