ALBISTEAK
25/04/2023Nire botoak balio du


Albistearen irudia

Maiatzaren 28ko hauteskundeen esparruan, FEVASek, Aspace Gipuzkoarekin lankidetzan, adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen topaketa bat antolatu du alderdi politiko nagusietako ordezkariekin.

 

Mi voto cuenta. Nire botoak balio du” lelopean ospatuko den topaketa Maiatzak 05ean  izango da Donostiako Kursaalen.

 

Ekitaldi hontan familia eta profesional batzuek ere hartuko dute parte. Gure elkarte-mugimenduak dei egin die gaur egun Batzar Nagusietan ordezkaritza duten bost alderdi politikoetako Ahaldun nagusigaiei.

 

Adimen edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, FEVASek eztabaida-gunea ireki nahi du topaketa honen bidez, zuzenean eragiten dieten gaietan alderdi bakoitzak dituen lehentasunak zuzenean ezagutzeko eta eskaerak aurkezteko aukera izan dezaten.

 

Horrela, hezkuntza, kultura, osasuna, enplegua edo irisgarritasuna bezalako arlo heterogeneoetako aldarrikapen bateratuak adosteko, erakunde batzuek agintari politikoei helarazi beharreko mezuetan sakontzeko lantalde espezifikoak antolatu dituzte.

 

FEVAS elkarte-sarearen iritziz, horrelako ekimenak garrantzitsuak dira adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen autoordezkaritzan aurrera egiten eta pertsona horien inklusioan eta herritartasun osoan urratsak ematen laguntzen dutelako.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695