Mondragon Unibertsitateak proiektuen amaiera ekitaldi bat ospatu zuen.
Egun horretan pertsonak ezagutzeko eta bizipenak partekatzeko aukera izan genuen.
Aspace eta beste hainbat elkartek parte hartu zuten, bertako ikasleak artatu eta trebatuz.
Oxirondoko zentrora hiru ikasle etorri ziren eta elkarren arteko laguntza hau oso aberasgarria izan da.
Sara, Markel eta Jonek gurekin egon diren bitartean egin duten proiektua aurkeztu zuten, kirol egokituari buruz.
Ikasleen formakuntzan asko esateko eta laguntzeko dugu.
Gizartean ere ezgaitasunarekiko dauden jarrerak eta begiradak aldatzen lagundu dezakegu.
Komunitate inklusiboago bat garatzeko eragileak gara.
Mila esker Sara, Jon eta Markel gurekin egoteagatik.