Urdanibia zentroko talde bat Eureka Zientzia Museora joan gara. Nagusilaneko boluntarioak izan dira irteera antolatu eta proposatu duenak, iaz ere haiekin joan ginen Aquariumera.
Bisita gidatu bat egin dugu, eta horrek aukera eman digu animalia bitxi batzuk ukitu eta ikusteko. Gutako batzuk Fakir motako iltze-ohe batean etzan ahal izan gara. Gustatuko litzaiguke denbora gehiago egotea, beste esperimentu batzuk ukitu eta probatu ahal izateko, museoaz gure erritmoan gozatuz, baina benetan primeran pasatzen ari ginelako zen.
Milesker NAGUSILAN, horrelako jarduerak egiteko eta jende berria ezagutzeko aukera emateagatik. Hurrengorako gogoz!!!
Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAEVKw