ALBISTEAK
16/06/2023Bazkideen Batzar Orokorra


Albistearen irudia

Ekainaren 15ean, erakundeko Bazkideen urteko Batzar Orokorra ospatu zen Goienetxeko Batzar Aretoan. 2022ko Jardueren Memoria azaldu eta onartu zen. Memoria hau eskuragarri dago Erakundearen webguneko argitalpenen atalean.

2022ko Urteko Kontuak ere azaldu eta onartu ziren. Ikuskapen ekonomikoa guztion eskura egongo da webguneko «Aspace Gipuzkoa gaur egun» atalean. Easo Auditores S.L. izendatu zen ekitaldiari dagokion ikuskapena egiteko.

Eta, azkenik, Zuzendaritza Batzordeko kide berriak izendatzea onartu zen. Hona hemen osaera:

Rosa Iglesias (lehendakaria), Iñaki Urretabizkaia (lehendakariordea), Eneko Ziarsolo (idazkaria), Lurdes Etxaniz (diruzaina), Nagore   Eguren (batzordekidea), Aitor Garciarena (batzordekidea), Miguel Angel Gomez (batzordekidea), Alaitz Imaz (batzordekidea), Estibaliz Otxoteko (batzordekidea), Aritz San Francisco (batzordekidea), Belen Prado (batzordekidea) eta Ekaitz Mendizabal (batzordekidea).





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695