Oxirondoko taldeak, Mila, Bergarako liburutegiko arduradunaren bisita jaso genuen. Milak, liburutegiak eskaintzen dizkigun zerbitzu ezberdinak azaldu zituen.
Liburutegian, liburu asko egoteaz gain, txoko ezberdinak daude, elkarrekin hitz egin ahal izateko eta talde lanak egiteko txokoak, ordenagailuak erabiltzeko txokoa… horrez gain bertatik hartu eta erabiltzeko eskuragarri dauden bideoak ere badaude.
Mila gu laguntzeko prest dagoela adierazi digu, Bergarako liburutegian eskuragarri ez dauden materialak beste liburutegi batzuetan bilatzen saiatuko dela ere.
Oso ideia aproposa iruditzen zaigu eta bere gonbidapena atseginez jasotzen dugu. Gure herriko liburutegietara joateko iradokizuna ere egin digu.
Liburutegia ezagutu, gozatu, ikustarazi eta gizarteratzeko espazio bat dela dirudigu.
Mila esker Mila!