Joan den irailak 15ean, Abadiñon aurkitzen den Atxarte egoitzan izan ginen. Bertara Nerea bisitatzera gerturatu ginen. Nerea orain dela denbora gutxi arte gure zentroko kidea izan da. Nerearekin dugun erlazioa mantentzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, egunerokotasunean berarekin asko gogoratzen baitgara.
Gu Atxartera joan aurretik, Nerea eta bere egoitzan bizi diren beste kide batzuk Oxirondoko zentrora bisitan etorri ziren. Nerea pertsona oso garrantzitsua izan da guretzat.
Berarekin partekatutako uneak ikaragarri gustatu zaizkigu, are eta gehiago elkarrekin emozioz eta oroitzapenez betetako kafetxo hura. Bisita honetan elkarrekin hitz egin eta gure istorioak partekatzeko aukera izan dugu. Baina unerik zoriontsuena Nerea zein ondo dagoen ikustea izan da.