ALBISTEAK
06/10/2023Garun Paralisiaren Mundu Eguna Eskoriatzan


Albistearen irudia

Luis Ezeiza herri eskolan Garun Paralisiaren Nazioarteko astea ospatu eta landu dugu.

 

Horretarako, gela guztietan tertulia pedagogikoak egin ditugu. Horietan, egunerokotasunean zer nolako ekintzak egiten ditugun, zer egitea gustatzen zaigun, horiek egiteko laguntzarik jasotzen dugun, nolako laguntza jasotzen dugun… partekatu dugu.

 

Horrez gain, Tximeleta gelako lagunek eta GP duten pertsonek ere ekintza horiek eta nahi/gustuko dituzten ekintzak egin ditzaketen hausnartu dugu. Denon artean ondorioztatu dugu guztiok egin/izan/lortu dezakegula nahi duguna eta horretako, guztiok behar dugula laguntza. Amaitzeko, ikasle bakoitzak bere bizitzako arbola eraiki du.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695