ALBISTEAK
16/10/2023CUME, familiaren laguntza ordaintzeko sorospen gisa


Albistearen irudia

CUME dirulaguntza bat da, garun-paralisia duten seme-alabekiko familia-laguntza ordaintzeko eta hemen azaltzen dizuegu nola eska daitekeen. Alde horretatik, ASPACE Konfederazioak koaderno digital bat sortu du prestazio horri buruz, nahi duzuen guztiok jakin dezazuen nola eskatu. (PDF erantsia)

 

Laguntza hori jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira: garun-paralisia edo 26 urtera arteko laguntza-premia handiak dituzten beste desgaitasunen bat duten pertsonen aita edo ama izatea; medikuntza primararen edo espezializatuaren erantzukizunpeko adierazpena izatea; eta gizarte-segurantzan gutxieneko bat kotizatu izana; horrez gain, lanaldia % 50 eta % 99 artean murrizteko eskatu izana.

 

Prestazio hori garun-paralisia duen pertsonaren 26 urtera arte eman ahal izango da. Hala ere,  ASPACE Konfederazioa lanean ari da 30 urtera arte luzatu ahal izateko; izan ere, une horretan, gurasoek erretiroa hartu ohi dute eta, kotizatu dutenez, garun-paralisia duten pertsonen amek pentsio duina bermatuta izango dute.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695