Egunotan Arreta Goiztiarrari buruzko Nazioarteko Bigarren Kongresua egiten ari dira Toledon.
Aspace Gipuzkoak elkarteko Arreta Goiztiarreko lantaldeko sei profesionalekin parte hartzen du Arreta Goiztiarreko zerbitzuetan Eraldaketa Prozesuaren hasieraren 10. urteurrena ospatzen duen biltzarrean.
"Erkidegoan Hazten" lelopean, Plena Inclusión eta Plena Inclusión Castilla La Mancha erakundeek antolatutako topaketa honetan 500 parte-hartzaile bildu dira: familiak, profesionalak, erakundeak eta administrazio publikoak.
Informazio gehiago: https://labur.eus/SKXJZ