Joan den astean, Ndank Ndank Elkarteko Mamadou Sarr eta Man Cheick etorri ziren Ibaiondora. Hiru-hilabete honetan gure proiektua musika denez, interesgarria iruditu zitzaigun beraiek gonbidatzea, guri Senegaleko musika ezagutarazteko. Djembearekin etorri ziren eta musika entzuteaz gain, instrumentua jotzen ere erakutsi ziguten. Oso tarte atsegina eta pozez beterikoa izan genuen.
Â
Bideoa: https://youtu.be/2hg4xy5K5kY