Gaur goizean Bergarako Ipintza institutuko gela egonkorreko lagunekin egon gara sukaldaritza egiten. Hojaldrezko txokolatedun trentza eta limoizko bizkotxoa egin ditugu guztion artean. Aurretik erosketak egin genituen herriko dendetan osagai guztiak gaurko prest izateko. Oso ondo pasa dugu guztiok.