Guk kolektibo bezala, gainontzeko edozein herritar moduan gizartearen parte aktibo izatea aldarrikatzen dugu.
Bergaran, zorionez Alzira Tenxungueira bezalako emakume zoragarriarekin topo egin dugu. Alzira, egunero kafea hartzera gerturatzen garen tabernako jabea da, bertan denbora asko pasatzen dugu.
Alzirak errespetu handiz tratatzen gaitu, behar ditugun laguntza guztiak eskaintzen dizkigu. Alegia, beste edozein bezero moduan hartzen gaitu. Alzirak gurekin egoteko denbora hartzen du. Bertan dauden herritarrekin ere hitz egin eta denbora pasatzen dugu.
Bere gertutasuna, bere estimua eta bere laguntza eskertzen dugu.
Alzira bezalako pertsona gehiago nahi ditugu!