ALBISTEAK
09/01/2024Erakusteko eta irakasteko esperientzia


Albistearen irudia

Gaur, Aspaceko etxolara joaten naizenean, ikustera eta ikastera datozenen konpainiaz gozatzera, urduri jarri naiz, eta, aldi berean, jarduera hau egiteaz pozik.

Bi neskarekin noa, haien izenak Yasmina eta Arantxa dira. Egia esan, konpainia hobea ezin nuen izan egun honetarako.

Etxolara joateko bideran ginela, Angel Pisa gure lagunaren amarekin egin dugu topo. Oso pertsona atsegina da.

Saskigintza irakasten ariko ginen etxolan geundela, hasieran ez zen inor etortzen, baina saskiak ehotzen hasi ginenean, begirada asko izan genituen gure eskuetan, nola egiten genituen ikusiz, eta hurbiltzen zirenei azaltzen genien zergatik erabiltzen ditugun baliabide batzuek otarrak egin ahal izateko.

Azalpena nahiko erraza eta aldi berean arraroa zen, lan hau egiten dugun guztiok ez baitugu eskulanetarako gaitasun bera. Batzuk hobeak dira saski batean, eta beste batzuek beste batzuk ehotzen laguntzen digute.

Jarduera honen garrantzitsuena eskulan horiek egiteko mugikortasuna ulertzea da, beste ikaskide batekin osatzeko.

Asko etorri ziren nola egiten zen ikustera, eta beste batzuek momentu hortan bertan ez genituen saski batzuen enkarguakak egin zituzten.

Garrantzitsua da gendea guregana hurbiltzea, saskigintzari buruz ikasteko, zein, saski bakoitzak daraman historia luzea ikasteko.

Guk egiten ditugun saskietaz oso dezberdinak diren zume lauarekin egindako otarrak ezagutzen ditu jendean gehienbat, baina zume lauarekin oso erraz moztu zaitezke, horregatik, guk erabiltzen duguna "zume faltsua" da nolabait esateko.

Guretzat "lan egiteko modu" bat den eskulan horiek eginez, gure dirua irabaz dezakegu eta gizartean ezagutzera eman, zailtasun fisiko askotarikoak izan arren ingurune atsegin batean bizitzen lagun diezagukeen jarduera bat egiteko gai garela irakatsiz eta erakutsiz.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695