ALBISTEAK
10/01/2024Exoeskeletoaren Azterlanaren Emaitzen Aurkezpena


Albistearen irudia

Atzo, Goienetxeko batzar aretoan, ATLAS 2030 Haur Exoeskeletoarekin egindako Ikerketa Azterlanaren emaitzen aurkezpena egin zen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Aita Menni Ospitalearen eta Aspace Gipuzkoaren lankidetzari esker, 2022/23 ikasturtean, gure erabiltzaile batzuek garun-paralisia eta/edo antzeko asaldurank dituzten haurren hainbat aldagaitan haurren lehen exoeskeletoak duen eraginkortasunari buruzko ikerketa-azterlan batean parte hartu dute.

 

Aurkezpenean, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak, Rosa Iglesias Aspace Gipuzkoako presidenteak eta Nerea Meabe eta Inma Garcia Aita Menniko profesionalek parte hartu zuten. Horiek azterlanaren emaitza globalen aurkezpena egin zuten, eta familia bakoitzari txosten bat eman zioten, kasu bakoitzak aipatutako azterlanean izandako bilakaeraren berri emateko.

 

Ekitaldian, proiektuan parte hartu zuten familiak ere izan ziren, eta beren esperientzia azaldu eta galderak egin ahal izan zituzten. Bertan izan ziren ere Aita Menniko Mikel Tellaetxe eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordekaritzan Txaro Rodrigo eta Irune Galarraga.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695