Antiguoko danborradak Aspace Gipuzkoa omenduko du aurten. Ekitaldia, ohi bezala, Benta Berriko plazan egingo da eta ekitaldira joango diren elkarteko kideak Aspaldiko tabernan desfilearen erdian egingo duten geldialdian parte hartzera gonbidatuko dituzte.
Antiguokoren asmoa auzoko erakunde nabarmenen bat omentzea da. Agustin Soriano danborradako koordinatzailearen esanetan, "gure auzoan egoitza duen eta lan sozial goresgarria egiten duen erakunde bati omenaldia egiteke genuen".
Aspacek Antiguokori jakinarazi dionez, hainbat erabiltzaile Goienetxetik jaitsiko dira omenaldian parte hartzeko. Bertan, plaka bat eta lore-sorta bat emango zaizkie elkarteko arduradunei, eta haien omenezko pieza batzuk joko dira.
Aspaceko kideek Aspaldiko tabernara iritsi arte egingo duten ibilbidearen zati bat laguntzeko gonbidapena jasoko dute.
Informazio gehiago: https://labur.eus/OJgWt