Pasa den urtarrilak 25, Iban, Beñat, Ivan eta Amaia Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI) hitzaldi bat ematera gonbidatu gintuzten. Bertan Nastia, Juanjo eta Robertorekin izan ginen.
Hitzaldia aldez aurretik Oxirondoko talde guztiak prestatu genuen. Magisteritzako ikasleei Aspace eta garun paralisia zer diren azaldu genien, baita gure eskola garaiko esperientzien inguruan hitz egin genien ere.
Denok elkarrekin hezkuntza ereduetan eman diren aldaketen inguruan hausnartu genuen. Badirudi, zeregin hau primeran egin genuela, ikasle guztiek azaltzen genuen guztia gogo handiz idazten baitzuten.
Guzti honek berriro ere, gure testigantzak profesional berrien formakuntzan ezinbestekoak direla azaleratu du.