ALBISTEAK
08/03/2024ZUETAZ HARRO


Albistearen irudia

 

Emakumeen nazioarteko eguna dela eta, Aspace Gipuzkoak bat egin du Emakunderen martxoaren 8ko kanpainarekin. Aurten kanpainaren leloa hau da: "ZUETAZ HARRO, ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean, bultzatu duten beste emakume batzuk egon dira", emakumenen ahalduntzean, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.

  

ASPACE Gipuzkoan HARRO gaude gure emakume erabiltzaileez, gainditzearen erreferente eta eredu baitzarete gizartearentzat oro har eta belaunaldi berrientzat bereziki, garun paralisia duten pertsonen eskubideak defendatzeagatik.

 

ASPACE Gipuzkoan HARRO gaude gure familietako emakumeez. Emakumeak zarete, amak, ahizpak, ilobak... eta zuen senideen zaintzaren erreferente nagusia ere bazarete, bultzatu duzuen elkarteari zentzua emanez.

 

ASPACE Gipuzkoan HARRO gaude gure emakume boluntarioetaz. Aisialdiko jardueretan laguntza ematen duten pertsonen % 70 zarete, erabiltzaileen parte-hartzea eta ikusgarritasuna gizartean sustatuz.

 

ASPACE Gipuzkoan HARRO gaude gure giza taldea osatzen duzuen profesionaletaz. Elkarteko plantilla osoaren % 87 zarete. Zuen konpromisoari eta profesionaltasunari esker, garun-paralisia eta/edo antzeko asaldura duen pertsonen bizi-kalitatea eta familiena hobetzen duzue.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695