Aspace Konfederazioak eta Once Fundazioak antolatutako Berrikuntza eta Teknologiari buruzko III. Jardunaldietan parte hartu dute Ainitze Agirrek eta Marta Vitoresek, Aspace Gipuzkoako Arreta Goiztiarreko Zerbitzuko fisioterapeutek, Ãlvaro Hidalgorekin batera. Garun-paralisia goiz detektatzeko nazioarteko gidak ezartzearen alde jarraitzearen garrantziaz hitz egin zuten, baita INAT Ikerketa Taldearen azterketen emaitzez ere.
Ainitzek eta Martak indartu egin zuten ebidentzian oinarritutako jarraipen eta detekzio goiztiarrak haurrarengan eta familiarengan duen eragina, familia ardatz hartuta, eta nola arreta goiztiarreko zerbitzuek funtsezko rola duten inplementazioan.
Bideoa: https://youtu.be/p9FXezx9TzY