ALBISTEAK
19/04/2024Nahi dugun Euskadi inklusiboa


Hurrengo hauteskunde-hitzorduaren esparruan, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten FEVAS Plena Inclusión Euskadi elkarte-mugimenduko pertsonek “Nahi dugun Euskadi inklusiboa” manifestuan jasotako gure aldarrikapenak helarazi dizkiegu alderdi politiko nagusiei.

 

Dokumentu honek hainbat arlotan hobetzeko neurri zehatzak planteatzen ditu: irisgarritasunean, enpleguan, osasunean, bizimodu independentean, hezkuntzan, garraioan, justizian, kirolean eta kulturan.

 

Manifestu hau, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen berariazko eskaera batekin amaitzen da. “Gizartearen parte gara eta esparru guztietan parte hartu nahi dugu. Gizarteak ulertu eta balioa eman behar digu”, azaldu dute. Horretarako, herritarren sentsibilizazioa funtsezkoa dela gaineratu dugu.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695