ALBISTEAK
26/04/2024Arreta Goiztiarreko profesionalen bilera.


Albistearen irudia

Talento Aspace programaren barruan, garun-paralisiaren hainbat elkartetako arreta goiztiarreko profesionalen bilera bat egin da Goienetxen.

Zehazki, Aspace Gipuzkoako profesionalez gain, Aspace Asturias, Aspace Bizkaia, Aspace Huesca, Aspace Navarra eta Aspace Zaragozako profesionalak bertaratu dira.


Profesionalek arreta goiztiarreko esku-hartze ereduak partekatu dituzte, bai eta esku-hartze eredu tradizionalenetatik familian oinarritutako arreta-ereduetara gertatzen ari den bilakaera ere.


Aspace Konfederazioaren ekimena da TALENTO ASPACE programa, eta ONCE Fundazioaren laguntza du, Aspace erakundeetako profesionalen artean ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzeko gune bat sortzeko.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695