ALBISTEAK
17/05/2024Thermomix Erakustaldia


Albistearen irudia

Elikadura testurizatua hobekuntza garrantzitsua da seme-alaben egunerokoan. Horregatik, urteak daramatzagu urratsak ematen, menu testurizatuak egiten, elikagaien testurizazioari buruzko tailerrak antolatzen edo elikadura testurizatuaren errezeta-liburua familia guztien eskura jartzen.

 

Oraingo honetan, jakinarazi nahi dizuegu Thermomixeko profesionalak Aspace Gipuzkoarekin harremanetan jarri direla sukaldeko robot horren erakustaldi bat eskaintzeko. Horretarako, honako topaketa hauek antolatu dira:

 

Eguna: asteartea, maiatzak 21

Orduak: 11:00tan eta 15:00tan

Lekua: Thermomixek Donostian duen egoitzan (Kolon Pasealekua 29, behea)


Hobeto datorkizuen hitzordura joatera animatzen zaituztegu.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695