ALBISTEAK
31/05/2024Nire Botoak Balio Du


Albistearen irudia

Plena Inclusión eta gure elkarte-mugimenduaren arteko lankidetzak hauteskunde-prozesuen irisgarritasun kognitiboan aurrera egiteko hainbat neurri sustatzen ditu.

Igandean, ekainaren 9an, egingo diren hauteskundeetan orientazioa eta hauteslekuen erabilera errazteko 44.133 kartel instalatuko dira.

Irisgarritasun kognitiboko baliabide horiez gain, mahaiko eskuliburua irakurketa errazerako egokitu da, Estatuko bost hizkuntza ofizialetan, eta kontu-hartzaileei eta ahaldunei zuzendutako dokumentuak prestatu dira, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen boto-eskubidea nola ziurtatu jakin dezaten.

Ekintza horiek guztiek eragin positiboa dute adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoa duten pertsonen eskubideen betetzean, eta Plena Inclusión-en bultzadari esker gauzatu dira; izan ere, hainbat federazio autonomiko eta erakunderekin koordinatu du lana.

Informazio gehiago: www.plenainclusion.org





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695