Ekainaren 20ean, erakundeko Bazkideen urteko Batzar Orokorra ospatu zen Goienetxeko Batzar Aretoan. 2023ko Jardueren Memoria azaldu eta onartu zen. Memoria hau eskuragarri dago Erakundearen webguneko argitalpenen atalean.
2023ko Urteko Kontuak ere azaldu eta onartu ziren. Ikuskapen ekonomikoa guztion eskura egongo da webguneko «Aspace Gipuzkoa gaur egun» atalean. Easo Auditores S.L. izendatu zen ekitaldiari dagokion ikuskapena egiteko.
Eta, azkenik, Zuzendaritza Batzordeko kide berriak izendatzea onartu zen. Hona hemen osaera:
Rosa Iglesias (lehendakaria), Iñaki Urretabizkaia (lehendakariordea), Eneko Ziarsolo (idazkaria), Lurdes Etxaniz (diruzaina), Nagore   Eguren (batzordekidea), Aitor Garciarena (batzordekidea), Miguel Angel Gomez (batzordekidea), Alaitz Imaz (batzordekidea), Estibaliz Otxoteko (batzordekidea), Haritz San Francisco (batzordekidea), Belen Prado (batzordekidea) eta Mª Jesus Diez (batzordekidea).